Aranzubi kalean, San Juango bidegurutzeko biribilgunearen eta Idiazabal kalearen arteko maldan, trafikoa debekatu egingo da. Baimendutako ibilgailuak eta kale horretan zamaketa lanetan aritzen direnak bakarrik jaitsi ahal izango dira.
Baimendutako ibilgailuak Herreros, Dendaldegi kaleetan eta debekuaren zatian dauden Aranzubi eta Idiazabal kaleetako atarietan bizi direnenak izango dira.
Era berean, eta etorkizunari begira Idiazabal kaleko trafikoa arintzeko asmoz, eremuko erabiltzaileei Hernani-Donostia aldera joateko gomendatu diete. ITVko biribilgunea hartu eta A 15era doan bidea har dezatela, “azkarragoa eta erosoagoa baita”.