Jon Maia nagusitu zen atzo Eibarren gauzatu zen azken finalaurreko saioan. 500,5 puntu lortu zituen Maiak. Bere atzetik, bigarren eta hirugarren postuan egin zuten Arkaitz Oiartzabal Xamoak eta Nahikari Gabilondok, hurrenez hurren
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Jon Maia Soria | 500,5 |
Arkaitz Oiartzabal Agirre "Xamoa" | 481 |
Nahikari Gabilondo Mendizabal | 468 |
Mikel Artola Izagirre | 463,5 |
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi | 447 |
Felix Zubia Olaskoaga | 440,5 |
1.100 bertsozale inguru bildu zen Nahikari Gabilondo, Felix Zubia, Mikel Artola, Iñaki Gurrutxaga, Jon Maia eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"ren jarduna entzutera. Astelenakoa izan zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa, eta txapelketa jada azken hitzordura begira jarri da: Ilunben abenduaren 19an egingo den finala.
Finaleko parte-hartzaileak, zehaztuta
Abenduaren 19an egingo da finala Donostiako Ilunben. 17:00etan hasiko da saioa, eta orduan aintzat hartu beharreko oharrak topatuko dituzu Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren webgunean.
Oraindik ere sarrerak eskuragai daude bai www.bertsosarrerak.eus atarian, eta baita Durangoko Azokan, Bertsozale Elkarteak eta Lankuk atondutako standean (Goienkale 46). Bazkideek 15 eurotan dituzte sarrerak, 6 eta 16 urte bitartekoek 10 eurotan eta gainerakoek 20 eurotan.