Andoaingo Udalak bart arratsaldean oharra zabaldu zuen: “Urigain kultur-etxearen parean dagoen matxura bat konpontzeko, astelehenean 08:00etatik aurrera ur zerbitzua eten egingo da inguru horretan. Aipatu mozketa, Extremadura, La Salle, Galardi eta Alkartasuna kaleei eragingo die. Barkatu eragozpenak”.