Bihar Euskararen eguna ospatzeko hainbat ekintza burutuko dute herriko ikastetxeetan. Fleming eskolan, irratsaio berezia izango da, gaztain-jatea, euskal jolasak, ikasleek egindako eskulanekin eskola apaindu eta euskal abestiekin karaokea. Zubimusu ikastolan, berriz, Argitxoren urtebetetze eguna ospatuko dute iratxoarekin batera, 11:00tatik aurrera. Arratsaldean film emanaldia antolatu dute Gurea zineman.