“Humanitas” izeneko obra hau hiru instalazio artistikok osatzen dute eta Nolék giza jokabidearen inguruko hausnarketa burutu nahi izan du lan honekin.
Villabonan, Nolé ideia jakin batean oinarritu da: “Ubi Maior Minor Cessat”. “Latinezko esaldi honek –dio sortzaileak- esan nahi du autoritate handiagoa edo garrantzitsuagoa dagoen tokian, txikiena ezeztatuta geratzen dela edo gainetik dagoenaren menpeko bihurtzen dela. Kontzeptua aspaldikoa da eta aldi berean garaikidea eta nire obran belaunaldi berri bateko gorputzen bidez irudikatzen dut hori”.
Halaber, ideia honek, artistaren arabera, kultura ezberdinen arteko portaera islatzen du, “euskal kultura kasu, bere identitatea kultura handiago baten pean izateak dakarren gatazka bizi baitu”.
Obra “Ego” eta “Zure arazoa guztion arazoa da” instalazioek osatzen dute.