'Muskerrarena, istorioz betetako bidea' izenburua du 462. Aiurri aldizkariak. Zeineta, Asteasu eta Atxagaren literatura ezagutzeko zabaldu berri den Muskerraren bideaz luze-zabalean hitz egiten den. Beñat eta Oihana Iguaran lehengusu amasarrek Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren baitan bide ederra burutu ondorenean, haien hitzak jaso dira elkarrizketa banatan. Amasa-Villabonan aurkeztear den 'Herriaren goilara' liburuaren berri ere biltzen du, Andoaingo atzo eta gaurko irudiekin osatu den liburua aurkezteaz gain. Era berean, Karlos Irazu larrauldarrak 'Gauaren babesean' egurrean zizelkatutako animalien bildumaren aurkezpena ere egin du. Aurkibidea osorik:
3 IRITZIA
Jon Ander Ubeda
4-6 LUZE ETA ZABAL
Beñat eta Oihana Iguaran lehengusu bertsolariekin solasean
7 ESKUALDEA
Kultur bonoak Andoain eta Villabonan
8-9 ANDOAIN
Andoaingo erretratu zaharren liburua argitaratzear
10-11 AMASA-VILLABONA
‘Herriaren goilara’ liburu bat baino gehiago
12-13 ASTEASU
Muskerraren Bidea, Asteasu eta Atxagaren literatura ezagutzeko ibilbidea
14-15 LARRAUL
Kultur Astearen ondorena
16 ZIZURKIL
Kirolaren eta Liburuaren Asteak, urtea amaitu aurretik
17 TOKIAN TOKIKO Arantza Aguado, 400 txokotatik euskarara
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!