“Alegia eta Villabonatik abiatu zen autobusa, bertan Loatzo Musika Eskolako 8 herrietako 60 ikasle eta irakasle zirelarik, tartean Aduna, Villabona eta Zizurkilgoak.
Orain 2 urte hasi genuen harremana Maria Dolors Calvet musika eskolarekin. Eta horren ondorioa izan da aurten burutu dugun elkartrukea. Beraiek hona etorriko dira 2016ko martxoan.
Harrera beroa eta hunkigarria egin digute, eta oso eskertuak gaude beraiekin. Bertan kontzertuak, eskoletan emanaldiak, entsaio bateratuak eta hainbat tailer egin ditugu. Lo ere bertako ikasleen etxeetan egin dugu.
Bide batez eskerrak eman nahi dizkiegu Loatzoko ikasle, guraso eta irakasleei guzti hau posible egiteagatik”.