Joan zen ostiral iluntzean, Aizkardi mendi taldearen XXXII. Mendi Astearen baitan, VIII. Argazki rallyko sariak banatu zituzten Gurea antzokian. Aurreneko saria "Ezin kabitu" argazkiarentzat izan zen, "Baloia???" irudiarentzat bigarrena eta "Mundu bat Hostoan" lanak jaso zuen hirugarren saria. Publikoren saria "Dizdira" argazkiak jaso zuen eta haurren artean (12 urtetik beherakoak) bi saritu izan ziren, "Itzalari begira" eta "Txalaparta". Hementxe saritutako
argazkiak.