Larraulgo Kultur Astearen ondorena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ots. 3a, 01:00

Atzo amaitu zen Larraulen ekintzaz betetako Kultur Astea. Denetariko hitzorduak izan dira eta ondo erantzun dute herritarrek. Ostiralean, besteak beste, 'Gauaren Babesean' eskultura sorta aurkeztu zuen Karlos Irazu herritarrak, desagertzear dauden edo gutxi ikusten diren gertuko animaliak norteko haritzean zizelkatuta herrian bertan erakusgai jarriz. 

[Argazki bilduma ikusi]

Antzoki bihurtu zen ondorenean San Esteban eliza, bertan eskaini baitzen Zu Gabe antzezlana. Larraulgo 25 bat haur eta gaztetxo lanean aritu zen aurrez Abel Barcenilla margolariaren esanetara eta ukitu alai nahiz berritzailea eman zioten Larraulgo pilotalekuari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!