Asteasuarrak musker urdinei jarraika

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko aza. 30a, 14:46

Muskerraren eguna ospatu zuten larunbatean Asteasun. Duela 60 urte inguru ateratako argazkia atera zuten berriro eliza atariko eskaileretan. Horren ostean, estreinaldia eman zioten ibilbideari eta, Atxagarekin batera, jende dezentek egin zuen bidea. Idazlearen azalpenak entzuteko aukera izan zuten. Hemendik aurrera denon eskura izango da bidea; Muskerraren bidea izeneko gidaz gain, Atxagaren azalpenak entzuteko aukera ere egongo da QR kodigoen bidez.

BIDEOA | ARGAZKIAK

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!