Muskerraren Eguna bihar Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko aza. 27a, 15:59

Bihar, azaroak 28, Muskerraren Eguna izango da Asteasun. Asteazkenean aurkeztu zuten Asyeasu eta Atxagaren literatura ezagutzeko pasealekua Bernardo Atxagak berak, Pili Legarra alkateak eta Donostia 2016 ekimeneko kide Xabier Payak. Bihar, nahi duen orok ibilbide hori idazleak gidatuta egin ahal izango du. Prestatutako egitaraua zabalagoa da, ordea:

11:00 Ongi etorria Asteasura. Salda beroa herriko tabernetan.

12:00 Paseoa Muskerraren Bidetik. Argazkia eliz atariko harmailetan.

17:00 Bernardo Atxagaren hitzaldia udaletxean.

18:00 Mirari Irurzun eta Joxan Goikoetxearen musika-saioa udaletxean.

18:30 Errebal taldearen musika Usarrabi kiroldegian. 'Musker' pintxoak denontzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!