Berrikuntza lanak Adunan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urt. 27a, 01:00

Hurrengo asteetan obra eta txukunketa lan ezberdinak egingo dira Adunako herrigunean.  Batetik frontoiaren berritze lanak hasiko dira, bertan, aterpe berria eta segurtasun eta margoketa lanak egingo dira. “Obrak irauten duen bitartean momentu ezberdinetan frontoia itxita egon daiteke”, jakinarazi dute udaletxetik. 

Bestalde, kultur aretoan ere, berritze lanak hasi dira eta lanek irauten duten bitartean kultur aretoa itxia egongo da. Era berean, umeen bi parketan ere txukunketa lanak egingo dira eguraldiaren arabera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!