Jostailu bilketa Adunan
Non: Udaletxean (idazkaritzaren ondoko gelan).
Noiz: Abenduaren 1etik 11ra arte.
Ordutegia: Astelehenetik ostegunera 08:30etatik 17:00etara.
Ostiraletan: 08:30etatik 15:00etara (abenduaren 7 eta 8an itxita).
Aurreko hiru urteetan bezala, Aiztondoko Denbora Bankuak jostailu-bilketa antolatu du aurten ere. “Gaur egungo krisi-egoera dela eta, gure inguruko familia askok Gabonetako opariak erosteko arazoak dituzte. Denok ditugu etxean dagoeneko erabiltzen ez ditugun jostailuak, txikiegiak gelditu direlako, haurrak beraiekin aspertu direlako… Pena da jostailu horiek etxean ahaztuta egotea eta guregandik hurbil bizi diren beste ume batzuk oparirik gabe geratzea. Animatu eta begiratu armairuetan!”, deia luzatu dute.
Adunan, Alkizan eta Asteasun eskatuko dituzte jostailuak eta jasotako guztia Asteasuko lokal batean bilduko dute, handik banaketa egiteko: