Buruntzaldea IKT taldeko seniorrak igerian hegan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko aza. 27a, 09:23

Igerilarien Neguko Ligako 2. jardunaldian, senior mailakoak bikain aritu ziren. Lau igerilari aritu ziren eta laurak marka bikainak egitera iritsi ziren.
Mikel Esnal 50 libre proban ikaragarri aritu zen. Bere 23:90 marka onenetik oso gertu izan zen.  Antsietateak sortutako akatsak alde batera utzita, azkar aritu zen. Esnalek berak 100 estiloetako marka pertsonala hobetu zuen 1:02:40 denbora eginez.

Haitz Mitxelenak, Iñigo Ibarburuk eta Itsaso Tolosak 400 estiloak probarekin hasi zuten jardunaldia. Iñigo Ibarburuk marka pertsonala egiteaz gain taldeko  errekor berria ezarri zuen 4:54:22 denbora eginez. Itsaso Tolosak gauza bera egin zuen, taldeko absolutu mailako marka berria lortuz: 5:32:54.
Haitzek marka hobetzerik izan ez bazuen ere, oso txukun aritu zen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!