Donostian eskainiko dute dantza ikuskizuna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko aza. 26a, 12:20

Egape eta Anabas taldeek Urnietan bertan sortu eta garatutako dantza ikuskizuna Gipuzkoako hiriburuan taularatuko dute, datorren abenduaren 13an. Dantza eta antzerki ikuskizunaz gozatzeko aukera berria izango da.

Sarrerak dagoeneko salgai:

Donostiako Antzoki Zaharreko saioa iluntzeko 19:30ean hasiko da eta dagoeneko sarrerak hamar euroko prezioan salgai daude Kutxabankek internet sarean duen gunean, eta baita antzokia bertako lehiatilan ere.
Urnietako Saroben eta Andoaingo Basteron arrakasta handiarekin aurkeztu eta gero, Donostian egingo dute hurrengo emankizuna. “Zuria, gure erara” ikuskizunak  Jose Inazio Iztueta Goierriko dantzari eta idazlearen bizitza atalak gogora ekartzen ditu.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!