Aste honetan, azaroaren 29ra arte, Hondakinen Ekoizpena Murrizteko astea ospatzen da Europan. Fleming ikastetxeak kanpaina honekin bat egiten du eta, 4. eta 5. mailako ikasleek bi tailer burutu dituzte: “Hor konpost” eta “Zero zabor hamaiketakoa”. Tailer hauetan, hondakin gutxiago sortzeko kontzientzia pizteaz gain, kontsumo arduratsua sustatu dute.