Alerta laranja Andoainen, gauerdira arte

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko aza. 25a, 14:19

Udalak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko eta Metereorologiako Zuzendaritzak ohartarazitakoaren arabera, Andoain eta Gipuzkoa ekialdea eurite iraunkorragatik alerta laranjan da. Abisuak gauerdira arteko iraupena izango du.

Bihar abisu horia haizeteengatik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!