Musikarien eguna azaroaren 22a izaki, azaroaren 20an, musika kalejira alai eta koloretsuak antolatu zituen Loatzo musika eskolak, besteak beste, Zizurkilen, Villabonan eta Adunan. Kalejiraz gain, musika emanaldiak ere eskaini zituzten eta arratsalde-iluntzeak alaitu, musikari txikitxoenetatik hasi eta helduagoek osatutako taldeek. Andoainen, herriaren soinu banda zuzenean eskaini zuten herriko musikariek, 'Andoainen egina eta entzuna' disko bikoitzaren Basteroko aurkezpenarekin.
Zizurkil goiko kalejira: Argazkiak / Bideoa
Villabonako kalejira: Bideoa