Kultur Astea, bete-betean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Azaroaren 18an, era zaharrean karobia piztu eta atzo Larraulgo argazki diaporama nahiz Maddi Etxeberriaren tailer makrobiotikoaren ondoren, gaur ‘La muerte de Franco’ dokumentala eskainiko da Kultur Etxean 19:30etatik aurrera. Ondoren, trantsizioaren inguruko solasaldia izango da, Ander Leonek gidatuta. Kultur Asteko egitarau zabala azaroaren 29ra arte luzatuko da, datorren igandera arte. Egitaraua osorik:

Azaroak 24, asteartea

19:30 “La muerte de Franco” dokumentalaren emanaldia. Ondoren, trantsizioaren inguruko solasaldia, Ander Leonek gidatuta.

Azaroak 25, asteazkena

18:00 Ixabel Agirresarobe Ipuin kontalaria.

19:30 Plastikoaren gehiegizko erabilpenaren inguruko hitzaldia Marion de la Porte eta Javier Barriosen eskutik. (www.sinplastico.es)

Azaroak 26, osteguna

19:30 Zine handia laburrean eginez. Ondoren solasaldia Kristina Zoritaren eskutik.

Azaroak 27, ostirala

12:00 Tolosaldeko Atariaren irrati saioa.

17:00 Umeentzako merienda. Ondoren frontoiko paretaren margoketa.

19:00 Karlos Irazuren eskultura sortaren inaugurazioa. “Gauaren Babesean”.

20:00 ZU GABE antzerkia, San Esteban elizan.

21:30 Afaria. Ondoren Haritz Mujika eta Unai Mendizabal bertsolariak Katillu Txulo elkartean (Izen-ematea elkartean edo ostatuan, azaroaren 25a baino lehen).

Azaroak 28, larunbata

10:00 Harrobira eta karobira bisita, bertan hamaiketakoa eginez, irteera plazatik.

12:30 Bote Luze erakusketa plazan.

16:00 Mus txapelketa Katillu Txulo elkartean (Izen-ematea: 16:15etan).

16:00 Frontoiko paretaren margoketa.

16:30-18:00 ‘Txingurak’ izeneko erakusketa Ekomuseoan.

16:30-18:00 Larraulgo egutegiko argazkien aukeraketa, udaletxeko sarreran.

Azaroak 29, igandea

10:00 Umeen krosa.

16:30-18:00 ‘Txingurak’ izeneko erakusketa Ekomuseoan.

16:30-18:00 Larraulgo egutegiko argazkien aukeraketa, udaletxeko sarreran.

17:45 Frontoiko muralen amaiera.

18:00 Talo eta gaztaina jatea Katillu Txulo elkartean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!