Hobekuntza lanak ur hoditeria sarean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko aza. 24a, 12:37

Aste honetan zehar Udalak ur hoditeria sarean hobekuntza lanak egingo dituela eta, oharra argitaratu du. Leizaur parkean dagoeneko hasita daude lanak, sarearen ehun metro inguru berrituko dituzte. Segidan, Zumea kalean berrikuntza lanak egingo dituzte. Lan horiek egiteko egin beharko diren ur mozketak direla eta, "aldez aurretik barkamena eskatu nahi diegu bizilagunei".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!