Aizkardiren XXXII. Mendi Astea igandera arte

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko aza. 24a, 11:23

Atzo iluntzean, Everest filmaren proiekzioarekin eman zitzaion hasiera Aizkardi mendi taldearen XXXII. Mendi Asteari. Bihar izango du jarraipena, Alex Txikonen 'Nanga Parbat neguan' ikus-entzunezkoarekin. 20::00etan izango da Gurea antzokian. Atzotik aurrera, era berean, Aizkardiren VIII. Argazki rally lehiaketako argazkiak ikusgai daude Gurea antzokiko sarreran. Ostiralera arte, argazkirik gustukoena saritzeko aukera izango dute ikusleek. Egitaraua osorik:

Azaroak 23, astelehena. Everest filma Gurea zineman

Azaroak 25, asteazkena. ‘Nanga Parbat neguan’ ikus-entzunezkoa Alex Txikonen eskutik. 20:00, Gurea.

Azaroak 26, osteguna. ‘El Reto’. Cervinoko lehen igoeraren filma. 20:00, Gurea.

Azaroak 27, ostirala. ‘Jainkosa turkesa. Cho-Oyu’ ikus-entzunezkoa Xabier Urrateren eskutik. 20:00, Gurea. Ondoren, VIII. Argazki rallyko irabazleei sari-ematea.

Azaroak 29, igandea. Mendi ibilaldia, goizeko 08:30etan Olaederra kiroldegitik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!