Euskal Herrian jaiotako eta Nigeria sorterri duten hiru familiak elkarrekin bazkaldu zuten igandean, sorterri ezberdineko herritarrak ezagutzeko asmoarekin. "Bizilagunak" proiektuaren baitan, azaroaren 22an Euskal Herriko hainbat etxek beraien ateak zabaldu zituzten. Herri berean bizi diren jatorri ezberdineko pertsonak hurbildu eta ezezaguna denari buruzko aurreiritzi eta estereotipoak apurtzea da SOS Arrazakeria elkarteak antolatutako ekimenaren ardatza.