Orain arte “Los demonios del Edén” eta “Voces” dokumentalen emankizuna eta autobus ibiltariaren erakusketa izan dira. Aurtengo berrikuntza ostegunean iritsiko da, Zumea plaza morez jantziko baitute gazteek. Selfie lehiaketa, flashmob-a eta batukada feminista izango dira, besteak beste. Ekintzei amaiera emateko, ostiralean autodefentsa ikastaroa izango da Gazte Lokalean, 19:00etan, Ismael Mateoren eskutik.
Osteguneko egitaraua:
17:30 Txapa tailerra
18:00 Globo moreen gunea
18:45 Mosaiko erraldoia
19:00 Flashmob
19:30 Batukada feminista