XXIII. Amasako mendi duatloia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko aza. 23a, 15:56

XXIII. Amasako mendi duatloian eguraldiak ez zuen batere lagundu. Ohi baino parte hartzaile gutxiago abiatu zen goizeko 11:00tan Amasako plazatik. Guztira, 87 kirolarik eman zuen izena, gutxixeagok parte hartu bazuen ere. Korrika eta bizikletan ibili ondoren, mutilen artean, Julen Larruzea iritsi zen lehenengo helmugara. Aitziber Ibarbia, nesken sailean. Eneko Gurrutxaga amasarrak bigarren egin zuen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!