Kultur Astearen baitan, hitzortu ugari izan dituzte adunatarrek asteburu honetan. Kantu-jira, umeen jolasak, mus txapelketa eta barrikotea izan dituzte, besteak beste. Atzo iluntzean, hotzari aurre eginez, pintxoak eta gaztain erreak jatera hurbildu ziren herritarrak frontoira.