Alaia Martin da lehen finalista, Zarauzko finalaurrekoa irabazita

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urt. 27a, 01:00

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa jokatu zen atzo arratsaldean Zarautzen. Alaia Martinek irabazi zuen saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu zen Ilunbeko finalerako. Agin Laburuk eta Ander Lizarraldek egin zuten bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Jon Martinen atzetik, bosgarren postuan geratu zen Beñat Iguaran amasarra. 1.200 bertsozalek bete zuten Zarauzko Aritzbatalde kiroldegia. Datorren igandean Tolosan jokatuko da bigarren finalaurrekoa eta beste bost bertsolarirekin batera, hantxe arituko da Oihana Iguaran amasarra:

BERTSOLARIA

PUNTUAZIOA

Alaia Martin Etxebeste

504

Agin Laburu Rezola

496

Ander Lizarralde Jimeno

455,5

Jon Martin Etxebeste

451

Beñat Iguaran Amondarain

445

Unai Gaztelumendi Arandia

441

 

Igandean, Tolosako Usabal kiroldegian izango da saioa, Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Iñaki Apalategi, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Unai Agirre bertsolariekin.

Saioa 17:30ean hasiko da. Ohi bezala, sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean dira salgai.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!