Azaroak 21, larunbata
16:00 Emakume pilotari topaketa
Hamar partida jokatuko dituzte Andoaingo hamar bikotek, kanpotik etorritako beste hainbesteren aurka. Aurkariak Tolosa, Azpeitia, Zizurkil, Donostia. Helburua 2012an Andoainen hasitako egitasmoa bistaratzea da. Egitasmoa osasuntsu dago. Gaur egun, 16-50 urte arteko 30 emakume ibiltzen dira astero, pala saio ezberdinetan.
Azaroak 22, igandea
11:30 Herriko eskuzko txapelketa
Gazteleku Andoain /
Billabona Behar Zana.
Eskuzko jokamoldea. Talde bakoitzak, buruz buru frontoi osoan pilotari bat, 4 t'erdian beste bat eta binaka beste bat atera behar du. Partida gehien irabazten dituen taldea pasako da hurrengo kanporaketara. Euskal Herria osoan hogei taldek parte hartzen dute eta Andoaingo taldea hor egotea garaipena da. Amasa-Villabonakoak aurkari gogorrak dira. Txapelketako talderik gazteena Andoaingoa da.