Atzo gauean Oinkarik emanaldi berezia eskaini zuen Olaederra kiroldegian. Harmailak lepo bete ziren eta gerturatutako guztiak 200 dantzariei eta zuzeneko musikariei so egon ziren ia bi orduz. Belaunaldi ezberdinetako dantzariek oraindik ere dantzarako gaitasuna badutela erakutsi zuten. Hankak arin eta eskuak bizi, giro ederra jarri zuten taula gainetik. Festak jarraitu egingo du gaur, Oinkariren urteurrena ospatzeko.