VILLABONA: 17:30etan herrian zehar kalejiran irtengo dira trikitilari, dultzainero eta txistulariak. Ondoren, 18:00etan Errebote plazatik aterako dira
musikariak kalejiran.
ZIZURKIL: 18:00etan Zizurkil goiko udaletxe ondotik aterako dira musikariak kalejiran zimiteriora eta han emanalditxo bat eskainiko dute.
ADUNA: 18:00etan herriko plazatik aterako dira musikariak kalejiran. Kantujira ere izango da.
ANOETA: 18:00etan emanaldi txiki batekin emango zaio hasiera Santa Zezilia
festari Auditorioan. Emanaldia eta gero kalejiran irtengo dira herria alaituz.
IRURA: 18:00etan Loatzo plazatik aterako dira musikariak kalejiran. Kantujira ere izango da.
ALTZO: 18:00etan herriko plazatik aterako dira musikariak kalejiran.
ALEGI: 18:00etan Eskolako patiotik aterako dira musikariak kalejiran. Kantujira ere izango da.
IBARRA: 18:00etan Txumitxa atzeko plazatik aterako dira musikariak kalejiran.
Kantujira ere izango da.