Aizkardiren XXXII. Mendi Astea, astelehenean hasita

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko aza. 20a, 13:33

Datorren astelehenetik igandera luzatuko da Aizkardi mendi taldearen XXXII. Mendi Astea. Film emanaldiek, ikus-entzunezkoek eta mendi irteerak osatuko dute egitaraua. VIII. Argazki rallyko irudiak ikusgai izango dira ostiralera arte eta argazkilaririk onenei sariak banatuko zaizkie ostiralean bertan:

Azaroak 23, astelehena. Everest filma Gurea zineman

Azaroak 25, asteazkena. ‘Nanga Parbat neguan’ ikus-entzunezkoa Alex Txikonen eskutik. 20:00, Gurea.

Azaroak 26, osteguna. ‘El Reto’. Cervinoko lehen igoeraren filma. 20:00, Gurea.

Azaroak 27, ostirala. ‘Jainkosa turkesa. Cho-Oyu’ ikus-entzunezkoa Xabier Urrateren eskutik. 20:00, Gurea. Ondoren, VIII. Argazki rallyko irabazleei sari-ematea.

Azaroak 29, igandea. Mendi ibilaldia, goizeko 08:30etan Olaederra kiroldegitik
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!