Azaroaren 25a gorriz markatuta dute emakume askok, egun horretan Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen baita.
Aldarrikapena eta emakumeen eskubideen aldeko eguna izaten da hori, eta testuinguru horren barruan, data horretarako antolatutako ekimenen berri eman dute Amasa Villabonako udaletik.
Egitarauari hasiera emateko, azaroaren 24an, kale antzerki-dantza izango da, Berdura plazan, arratsaldeko 19:30etan Ainhoa Alberdi antzezle lanetan eta Eneko Balerdi dantzari bezala. Aurkeztuko duten lana “Nirekin dantzatu nahi?”.
Azaroaren 25ean, asteazkena, elkarretaratzea egingo da udaletxe aurrean, arratsaldeko 19:00etan. Herritarrei ekimen honetan parte hartzeko dei egiten die Udalak.
Egitarauarekin jarraituz, azaroaren 26rako 8 ‘mikro-bertso’ saio antolatu dituzte. Lehenik, arratsaldeko 18:00etan, Santiago Egoitzara joango bira bertsolariak eta bertan 45 minutuko emanaldi bat eskainiko diete egoitzako aiton-amonei. Ondoren 19:00etatik aurrera, bi bertsolari ibiliko dira 8 taberna desberdinetan 10 minutuko bertso emanaldiak eskainiz ‘emakumeen aurkako indarkeria’gai bezala hartuta, jendea sentsibilizatzea ezinbestekoa baita arazo honekin amaitzeko.