Aiurri aldizkariaren 461 zenbakia banatzen ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko aza. 19a, 14:56

Gaur goizean hasita, 'Denentzako lekua dago gizartean' izenburua duen Aiurri aldizkariaren azken zenbakia banatzen ari dira harpidedunen etxeetan. Erreportaje nagusia Atzegi elkarteari eskaini zaio, adimen urritasuna duten pertsonei buruzko estereotipoekin apurtu nahian egiten ari den lana oinarrian hartuta. Jexux Mari Irazu bertsolariak, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketatik kanpo geratu ostean eskainitako elkarrizketaz gain, besteak beste, Eneritz Jauregi musikariari nahiz Euskal Herriko dantza sueltoko txapeldun Lierni Kamio eta Iker Sanz-i eginiko elkarrizketak ere biltzen ditu. Aurkibidea oso-osorik:

AURKIBIDEA

3 IRITZIA

Garazi Kamio

4- ESKUALDEA
Aduna eta Larraulgo Kultur Asteak

5-7 LUZE ETA ZABAL

Atzegi elkartea: Adimen urritasuna duten pertsonei buruzko estereotipoekin apurtu nahian

8-9 ELKARRIZKETA

Jexux Mari Irazu bertsolariari elkarrizketa

10-11 ANDOAIN

Eneritz Jauregi musikaren hariari lotuta

12-13 AMASA-VILLABONA

Lierni Kamio eta Iker Sanz Euskal Herriko onenak, dantza sueltoan

14-16 ADUNA

. Zentroaren 50. urteurrena

. Bizipenak partekatuz zaintzen ikasteko gunea

17 KANPOKO LURRETATIK GURERA

Nikaraguatik Asteasura

18-19 HAMABOSTEAN BEHIN

20-21 AGENDA

22 AZKENA

Amasako Samartiñak, giro ederrean

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!