Agortu dira Oinkari 40 urtez dantzan emanaldirako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko aza. 19a, 13:09

Bihar, azaroak 20, Olaederra kiroldegoan eskainiko den 'Oinkari 40 urtez dantzan' emanaldirako sarrera guztiak agortuta daudela jakinarazi dute Oinkari dantza taldeko kideek. Sarrerarik gabe geratu direnek, Gabonak arte itxaron beharko dute. ETB1en osorik eskainiko baitute orduan saioa. Aurrez, Aiurriko webgune honetan ere egingo zaio jarraipenik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!