Amasa-Villabonako ezker abertzalearen oharra Karlos Calvoren heriotzaren karietara:
Euskaldunberri zaharrak ez dira inoiz hiltzen, poetak bezala dira
Karlos Calvo San Roman hil da gaurkoan, Amasa-Villabonako ezker abertzalea osatzen dugun guztiok gure saminik handiena adierazi nahi dugu; modu berean gure atsekaberik handiena agertzen diogu bere familia osoari. Karlos, justizia sozialaren baloreetan erreferentea handia izan da eta plazer handia izan zen berarekin batera Amasa Villabonako Udalean 1999-2003 legealdian Euskal Herritarrok agrupazioan lanean jardutea. Ezkertiar petoa. Bere balore sozial eta humano handiak aintzat hartuta, lanean jarraituko dugu, gizarte justuago bat, gerrarik gabea egiten. Karlos in memorian.
Amasa-Villabonako ezker abertzalea, 2015ko azaroaren 18an.