Kultur Asteak udazkenean Adunan eta Larraulen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko aza. 18a, 14:26

Azaroaren erditik amaiera bitartean burutu ohi dira Aduna eta Larraulgo Kultur Asteak. Biak ere egitarau oparoarekin. Adunakoa martxan da dagoeneko, Larraulgoa hastear da:

Azaroaren 16an hasita, aurrera doa Adunako Udaleko kultura sailak bideratutako Kultur Astea. Dagoeneko Maitane Garmendia eta Beñat Doyharzabalek eskainitako ‘BiziAbentura Hegoamerikan’ hitzaldia, Jakoba Errekondoren ‘Bizi baratzea’ liburuaren aurkezpena edota Aduna eta El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen senidetzearen inguruko hitzaldia burutu dira, azken hori, Euskal Fondoa, Zizurkil eta Adunako elkartasun taldearen eskutik. Aste interesgarria doa, dudarik gabe, kultur ikuspegiari begira, baina oraindik ere izango da non eta zerekin gozatua.

Aduna

Azaroak 18, asteazkena
19:30 Senidetzea   Aduna- Salvador (Segundo Montes)
Euskal Fondoa, Zizurkil eta Adunako elkartasun taldea, kultur aretoan 

Azaroak 19, osteguna
17:00    ‘Azken Eguzkilorea’ euskal mitologian oinarritutako antzezlana. Elordi plazako aretoan.
19:00    Euskal jantzien inguruko hitzaldi ikastaroa, Atondu elkarteko Ane Albisuren eskutik. Kultur aretoan.
Azaroak 20, ostirala  
18:00     Loatzo musika eskolako kideen emanaldia “Santa Zezili Kalejira”. Merendola.
21:30    Erramun Martikorenaren kantu jaialdia elizan.

Azaroak 21, larunbata
09:00-13:00 Kontserba ikastaroa Naiara Txurrukak zuzenduta, Txulobi elkartean. Doan.
11:30    Herrian zehar kantu-jira.
16:00    Txulobi elkartean Euskal Herriko Mus txapelketako Adunako kanporaketa.
15:30     Frontoian, ume jolasak (puzgarriak, zezen mekanikoa…). Herri kirolak nola egin ikastaroa, Iñaki Gorostidi laguntzaile dela.

Azaroak 22, igandea
09:30     Herriko plazatik, mendi martxa Atxulondo burdinolara.
16:00    Frontoian Irrien lagunak emanaldia: “Euskararen taupadak”. Txokolatada erraldoia.
18:00     Barrikotea, pintxoak, gaztain erreak…
larraul

Azaroaren 18an, era zaharrean karobia piztu ondoren, azaroaren 23tik 29ra luzatuko da Larraulgo kultur batzordeak antolatutako Kultur Astea.

Azaroak 23, astelehena
18:00     Larraulgo argazki diaporama Kultur Etxean.
Ondoren, Tailer makrobiotikoa Maddi Etxeberriaren eskutik.

Azaroak 24, asteartea
19:30    “La muerte de Franco” dokumentalaren emanaldia. Ondoren, trantsizioaren inguruko solasaldia, Ander Leonek gidatuta.

Azaroak 25, asteazkena
18:00    Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria.
19:30    Plastikoaren gehiegizko erabilpenaren inguruko hitzaldia Marion de la Porte eta Javier Barriosen eskutik. (www.sinplastico.es).

Azaroak 26, osteguna
19:30     Zine handia laburrean eginez. Ondoren solasaldia Kristina Zoritaren eskutik.

Azaroak 27, ostirala
12:00     Tolosaldeko Atariaren irrati saioa.
17:00     Umeentzako merienda. Ondoren frontoiko paretaren margoketa.
19:00     Karlos Irazuren eskultura sortaren inaugurazioa. “Gauaren Babesean”.
20:00     ZU GABE antzerkia, San Esteban elizan.
21:30     Afaria. Ondoren Haritz Mujika eta Unai Mendizabal bertsolariak Katillu Txulo elkartean (Izen-ematea elkartean edo ostatuan, azaroaren 25a baino lehen).

Azaroak 28, larunbata
10:00     Harrobira eta karobira bisita, bertan hamaiketakoa eginez.Irteera plazatik.
12:30     Bote Luze erakusketa plazan.
16:00     Mus txapelketa Katillu Txulo elkartean.
16:00     Frontoiko paretaren margoketa.
16:30-18:00 ‘Txingurak’ izeneko erakusketa Ekomuseoan.
16:30-18:00 Larraulgo egutegiko argazkien aukeraketa, udaletxeko sarreran.

Azaroak 29, igandea
10:00     Umeen krosa.
16:30-18:00 ‘Txingurak’ izeneko erakusketa Ekomuseoan.
16:30-18:00 Larraulgo egutegiko argazkien aukeraketa, udaletxeko sarreran.
17:45     Frontoiko muralen amaiera.
18:00     Talo eta gaztaina jatea Katillu Txulo elkartean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!