AZAROAK 18 ASTEAZKENA (17:30-18:30). IKASTOLAKO GANBARA
DANTZA GARAIKIDEKO ENTSEGU IREKIA: Dantza garaikidea ezagutzeko entsegua.
8-12 urte bitarteko haurrei zuzendua.
• Irakaslea: Eneko Gil
•Kostua: Doan
•Izen-ematea: harremanak@oinkari.eus // Telef: 660139380
Oharra 1: Lehen saioa beteko balitz, bigarrena antolatuko da 18:30etan.
Oharra 2: Oinkarikoak ez diren dantzariek ere parte har dezakete.
AZAROAK 19 OSTEGUNA (17:30-19:00). IKASTOLAKO GANBARA
DANTZA ETA ANTZERKIAREN UZTARKETA: Dantzaren dramatizazio ikastaroa.
13-15 urte bitarteko haurrei zuzendua.
•Irakaslea: Agurtzane Intxaurraga (Hika Teatroa)
•Kostua: Doan
•Izen-ematea: harremanak@oinkari.eus // Telef: 660139380
Oharra 1: Lehen saioa beteko balitz, bigarrena antolatuko da 19:00etan.
Oharra 2: Oinkarikoak ez diren dantzariek ere parte har dezakete.
AZAROAK 20 OSTIRALA (22:30). OLAEDERRA KIROLDEGIA
DANTZA EMANALDIA: “40 urte dantzan” ikuskizuna. Oinkariko dantzari eta dantzari ohiek elkarrekin prestaturiko ikuskizuna. Sarrerak salgai (5 €):
•Amasa Kafetegian
•www.kutxasarrerak.com
AZAROAK 21 LARUNBATA
11:00 Oinkariko dantzari txikien emanaldia herriko kaleetan zehar.
12:30 Oinkariko dantzari txikien hamaiketakoa Malkar plazan.
13:00 Dantza emanaldia Malkar plazan: “Tio Teronen semeak” ikuskizuna. Doan.
14:30 “40 urte dantzan” BAZKARI HERRIKOIA Aburuza sagardotegian. Bazkalondoan Unsain taldearekin erromeria.
20:30 Isk&bila txarangarekin kalejira Iru Aldeta tabernatik abiatuta.
Oharra bazkaria: Dantzari, dantzari ohi eta gurekin ospatu nahi duten herritar guztiei zuzenduta dago.
Tiketak salgai Amasa kafetegian (bazkaria + autobusa = 25 €).