Bilkura jendetsua Andoainen, Pariseko atentatuak gaitzesteko

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko aza. 16a, 18:31

Udalak adierazpena argitara eman du, besteak beste gertaerak gaitzetsiz eta biktimei elkartasuna adieraziz: “Ekintza terrorista horien aurrean, gure gaitzespen indartsuena adierazten dugu. Biktima eta senide guztiei gure samiña eta elkartasuna adierazi nahi diegu. Inork ez luke biolentzia erabili behar, iñork ez lituzke armak saldu behar, eta inongo nazioarteko politikarik ez litzateke erabili behar gatazka eta gerra gehiago sortzeko. Demokrazian, justizian eta giza eskubideetan oinarritutako mundu batean sinisten dugu. Horregatik, munduko edozein lekutan ematen diren giza eskubideen urraketa oro salatu nahi ditugu”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!