Zuhaitzak landatu, elkarrekin jolastu

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ots. 3a, 01:00

Joan zen larunbatean Eskola Txikien parte hartzearekin, ‘Zuhaitzak landatu, elkarrekin jolastu’ lelopean, ekintza berezia burutu zen Adunan, Ner Group elkartearen babesean.

250 pertsonek hartu zuen parte eta baso autoktonoak berreskuratzeko helburuarekin, zuhaitz landaketa egin zen Adunako mendialdean. Adunako pilotalekura oinez itzuli ostean, bazkaria, kantu kafea nahiz haurrentzako jolasak izan ziren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!