Eguraldia lagun, giro ederrean igaro dira Amasako Samartiñak. Ostiral arratsaldean haur ugarik dantza eta jauzi egin zuten Irrien lagunak taldearekin. Txokolate beroarekin indartu zituztelarik segidan barruak. Iluntzeko XXXIX. Bakailao lehiaketan, berriz, 15 herritarrek hartu zuen parte. Ixiar Zugarramurdi amasarrak jaso zuen lehen saria, Arantxa Ipenzak bigarrena. Larunbatean hirurehun lagunetik gora bildu zen herri bazkarian eta eguerdi, arratsalde nahiz gau giro alaia nagusitu zen. Atzo arratsaldean Amasa eta Lasturko gazteen arteko herri kirol lehia jokatu zen, txapela herrian geratu zelarik. Samartiñetako astebururik indartsuenak berea egin badu ere, hurrengo igandean mendiatloia izango da Amasan.
Irrien lagunak / Bakailao lehiaketako irabazlea / Herri bazkaria / Herri kirolak