Afrikar dantzen ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko aza. 13a, 14:16

Iazko Urnietan egindako lehen edizioak izan zuen arrakasta kontuan izanda, Buruntzantzan taldeak, aurten ere, Dantza Afrikarren ikastaro bat antolatzea erabaki du. Ikastaro trinkoa, azaroaren 28an (larunbata) egingo da, goizeko 09:00etatik 13:30etara, Urnietako Saroben. Irakaslea, lehen edizioko berdina izango da, Amalur de los Santos errenteriarra. Ikastaroaren prezioa 20 eurokoa da helduentzako, eta 10 eurokoa,18 urtetik beherakoentzako eta langabezian daudenentzako.

Izena emateko epea irekita dago:

Izena emateko epea irekita dago azaroaren 26ra arte, eta egin daiteke, Rural Kutxa banketxeko 3008 0268 43 2920773914 zenbakidun kontuan aipatutako diru sarrera eginez, “Afrikar Dantzen Ikastaroa” aipatuz.
Ikastaroaren ondoren, aukera izango da Eteneta Elkartean bazkaltzeko, 10 euroren truke. Beraz, ikastaroaz gain bazkarian parte hartu nahi duenak, izen ematerakoan 30 euroko diru sarrera egin beharko du. Eta eguna borobiltzeko, goizean ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bikaina izango da, 19:00etan Danbakhana taldeak Saroben bertan eskainiko duen kontzertuan. Sarrera dohainik eta irekia izango da. Edozein zalantza argitzeko: 666 85 44 48.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!