Samartiñak. Asteburua ekintzaz beteta dator Amasara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko aza. 13a, 11:41

Giro ona nagusitu zen atzo Amasako Gazte egunean, Samartiñen baitan. Goizeko kalejiraren ondoren, soka-dantza eta aurreskua dantzatu zituzten parte hartzaileetako batzuk plazan. Gaur arratsaldetik aurrera festa izango da Amasan: 17:30etan Irrien lagunak, 20:00etan XXIV. Bakailao lehiaketa eta 23:30etatik urrera erromeria Bide batez taldearekin. Asteburuan ere bai. 

Soka-dantzako argazkiak

Asteburuko egitaraua:

Azaroak 13, ostirala

17:30 ‘Irrien lagunak: ‘Kanta eta dantza’ emanaldia. Ondoren, txokolate beroa.

20:00 XXIV. Bakailao lehiaketa.

23:30 Bide batez erromeria taldea.

Azaroak 14, larunbata

11:00 Umeen krosa (6. maila artekoentzat).

12:30 Markel Uriarteren trial erakustaldia.

14:00 Herri bazkaria.

18:30 Olatz eta  Esti euskal kantariak elizan.

22:30 Bertso saioa: Asier Azpiroz ‘Azpi’, Alaia Martin, Agin Laburu eta Amaia Agirre.

Ondoren, Erromeria Triki ta ke taldearekin.

Azaroak 15, igandea

18:00 Herri kirol saioa. Amasako gazteak Lasturko gazteen aurka.

Ondoren Martina sorginaren agurra.

Azaroak 22, igandea

11:00 Amasako XXIV. Mendiduatloia.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!