Asfaltatze lanak herrigunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko aza. 12a, 13:51

Urnietako herrigunean bizi diren biztanleentzat eta kanpotik datozenentzat, Udalak egunotan hainbat asfaltatze lan burutuko direla ohartarazi du. Asteazkenean lanei ekin zieten Urigain kultur etxea eta udaletxearen arteko gunean. Zehazki, Isidro Setien Kaleko 1 eta 3  zenbakien artean, Txoritagain auzoko sarreran eta San Juan Plaza inguruetan. Ostegunean, aldiz, Zabaleta kaleko erdigunea asfaltatuko dute. San Juan plazako asfaltatze-lanak, berriz, Iberdrola enpresa bertan burutze ari den kanalizazio-lanak amaitu arte ez dira abiatuko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!