Gazteen eguna gaur Amasan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko aza. 12a, 12:58

Amasako Samartinetako bigarren egunean, gazteak izango dira protagonista euren egunean. Goizean goizetik kalejiran dabiltza baserriz baserri. Bazkariaren ondoren, soka-dantza eta aurreskua eskainiko dituzte arratsaldeko 17:00etatik aurrera plazan. Gauean gazteen afaria izango da Iturrigoxo jatetxean.

Datozen egunetako egitaraua:

Argazkiak

Azaroak 13, ostirala
17:30 ‘Irrien lagunak: ‘Kanta eta dantza’ emanaldia. Ondoren, txokolate beroa.
20:00 XXIV. Bakailao lehiaketa.
23:30 Bide batez erromeria taldea.
Azaroak 14, larunbata
11:00 Umeen krosa (6. maila artekoentzat).
12:30 Markel Uriarteren trial erakustaldia.
14:00 Herri bazkaria.
18:30 Olatz eta  Esti euskal kantariak elizan.
22:30 Bertso saioa: Asier Azpiroz ‘Azpi’, Alaia Martin, Agin Laburu eta Amaia Agirre.
Ondoren, Erromeria Triki ta ke taldearekin.
Azaroak 15, igandea
18:00 Herri kirol saioa. Amasako gazteak Lasturko gazteen aurka.
Ondoren Martina sorginaren agurra.
Azaroak 22, igandea
11:00 Amasako XXIV. Mendiduatloia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!