Samartinak abian dira Amasan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko aza. 11a, 14:58

Gaur, azaroak 11, San Martin eguna abiatu dira jaiak Amasan. Meza nagusiaren ondoren, herritar ugari bildu da Amasako plazan herri kirolarien lehia gertutik jarraitzeko. Eguraldia lagun, primerako giroa nagusitu da. Iluntzeko 19:30etan txupinazoa izango da Loatzo musika eskolako dultzaineroek alaituta. Orduantxe aireratuko da Martina sorgina, igandera arte.

Herri kirol lehiako argazkiak

Egitaraua osorik, segidan:

Azaroak 11, asteazkena
San Martin eguna

10:30 Meza nagusia. Ondoren, herri kirolak.
19:30 Txupinazoa, Martina sorginaren jaitsiera.
Azaroak 12, osteguna
Gazteen eguna

06:00 Gazteen gosaria Amasa kafetegian.
14:30 Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.
17:00 Soka-dantza eta aurreskua plazan.
21:00 Gazteen afaria Iturrigoxo jatetxean.
Azaroak 13, ostirala
17:30 ‘Irrien lagunak: ‘Kanta eta dantza’ emanaldia. Ondoren, txokolate beroa.
20:00 XXIV. Bakailao lehiaketa.
23:30 Bide batez erromeria taldea.
Azaroak 14, larunbata
11:00 Umeen krosa (6. maila artekoentzat).
12:30 Markel Uriarteren trial erakustaldia.
14:00 Herri bazkaria.
18:30 Olatz eta  Esti euskal kantariak elizan.
22:30 Bertso saioa: Asier Azpiroz ‘Azpi’, Alaia Martin, Agin Laburu eta Amaia Agirre.
Ondoren, Erromeria Triki ta ke taldearekin.
Azaroak 15, igandea
18:00 Herri kirol saioa. Amasako gazteak Lasturko gazteen aurka.
Ondoren Martina sorginaren agurra.
Azaroak 22, igandea
11:00 Amasako XXIV. Mendiduatloia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!