A maila: 6-8 urtekoena B maila: 9-11 urtekoena C maila: 12-13 urtekoena D maila: 14-16 urtekoena E maila: 17 urtetik gorakoena.
Ipuinen gaia librea izango da, eta euskaraz idatzi beharko dira. Lanen luzerari dagokionez, hauek dira bete beharreko baldintzak:
A maila: orrialde 1 B maila: 2 orrialde C maila: gutxienez 2 eta gehienez 4 orrialde D maila: Gutxienez 3 eta gehienez 8 orrialde E maila: Gutxienez 5 eta gehienez 12 orrialde.
DIN A-4 neurrian aurkeztu behar dira, makinaz edo ordenagailuz idatzita. Lan bakoitzaren bi kopia entregatu behar dira, Zizurkilgo udaletxean edo Aurrerako udal-bulegoetan.
Izenburuaren alboan, egilearen izengoitia eta adina jarri behar dira, egilearen nortasuna gordetzeko. Lanekin batera, gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, eta bertan jarriko dira egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta adina. Gutun-azalaren kanpoaldean, lanaren izenburua eta egilearen adina bakarrik jarriko dira.
Sari-banaketa abenduaren 18an izango da, eta sariak ere adinaren araberakoak izango dira:
A mailako 1. saria: oparia 2. saria: oparia B mailako 1. saria: oparia 2. saria: oparia C mailako 1. saria: 90 euro 2. saria: oparia D mailako 1. saria: 150 euro 2. saria: oparia E mailako 1. saria: 450 euro 2. saria: oparia.