Amasako Samartinak bihar hasiko dira, San Martin egunez

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Bihar, asteazkenean, azaroaren 11n ekingo zaie Amasako festei. Goizean, meza nagusiaren ondoren, herri kirol erakustaldia izango da plazan eta iluntzean, 19:30ean txupinazoa. Loatzo musika eskolako dultzaineroak arituko dira giroa alaitzen. Egitaraua osorik:

Azaroak 11, asteazkena

San Martin eguna

10:30 Meza nagusia. Ondoren, herri kirolak.

19:30 Txupinazoa, Martina sorginaren jaitsiera.

Azaroak 12, osteguna

Gazteen eguna

06:00 Gazteen gosaria Amasa kafetegian.

14:30 Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.

17:00 Soka-dantza eta aurreskua plazan.

21:00 Gazteen afaria Iturrigoxo jatetxean.

Azaroak 13, ostirala

17:30 ‘Irrien lagunak: ‘Kanta eta dantza’ emanaldia. Ondoren, txokolate beroa.

20:00 XXIV. Bakailao lehiaketa.

23:30 Bide batez erromeria taldea.

Azaroak 14, larunbata

11:00 Umeen krosa (6. maila artekoentzat).

12:30 Markel Uriarteren trial erakustaldia.

14:00 Herri bazkaria.

18:30 Olatz eta  Esti euskal kantariak elizan.

22:30 Bertso saioa: Asier Azpiroz ‘Azpi’, Alaia Martin, Agin Laburu eta Amaia Agirre.

Ondoren, Erromeria Triki ta ke taldearekin.

Azaroak 15, igandea

18:00 Herri kirol saioa. Amasako gazteak Lasturko gazteen aurka.

Ondoren Martina sorginaren agurra.

Azaroak 22, igandea

11:00 Amasako XXIV. Mendiduatloia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!