Oporretatik bueltan haur batzuk euskararen erabilera murriztu zutela ikusita, euskara bultzatzeko xedez, maskota bat egitea bururatu zitzaien irakasleei eta honela sortu zen Xaxi. Baina Xaxi oporretan egon da orain arte eta joan zen astean eskutitza bidali zuen etorriko zela esanez. Bitartean haurrak Xaxirentzat bere kanta, marrazkiak eta emanalditxoa ilusioz beteta prestatzen aritu dira.