Zizurkil Goiko Zentroak 50 urte beteko ditu aurten; izan ere, 1965ean inauguratu zen. Urteurren hori baliatuz, Zizurkilgo Teodoro Hernandorena kultur elkarteak argazki-erakusketa antolatu du azaroaren 13tik 15era bitartean, Zizurkil Goiko Iriarte kultur etxean. Zizurkilgo jai batzordearen lankidetzaz, 1965eko inaugurazio-egun hartako 100 argazki inguru bildu ditu Teodoro Hernandorena kultur elkarteak, eta horiekin egingo du erakusketa.