Oroimen Egunean parte hartzeko gonbidapena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko aza. 9a, 12:42

Iban Agirre, Villabonako alkateak ondorengo gonbitea luzatu du azaroaren 10eko Oroimen Egunari begira.”Alkate naizen aldetik, nire asmoa da Oroimenaren Eguna ahalik eta adostasun handienarekin egitea, eta, horretan oinarrituta, urterik urte aurrerapausoak ematea bizikidetzaren esparruan gure udalerrian.

Nire gonbidapena da azaroaren 10ean, 12:00etan, udalbatzak isilune bat egitea udaletxearen aurrean, eta herritarrei eta udalerriko tokiko erakunde eta eragile sozialen ordezkariei ekimenarekin bat egiteko gonbita egitea.

Isilunea amaitzean aurrez udalbatzak adosturiko testuaren irakurketa egingo da”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!