Andoainen 400. urteurrena izanik, herriko zenbait artistek arbasoekin eta Andoain herriarekin lotutako murala margotu dute, atzera begirakoak etorkizunean ere iraun dezan. Eduardo Arreseigorren gidaritzapean, Sergio Vallejo, Juanan Lazkano, Sebastian Herrero, Margarita Oiarzun, Aiora Arregi, Alejandro Gonzalez, Itziar Gutierrez, Naiara Lasarte eta Ainhoa Markezek hartu dute parte. Murala Agustin Leitza kalean dago.